Anaitasunak Klubaren Eguna izendatu du larunbateko derbia
Derbirako sarrerak aurrez erosteko aukera eskeiniko du klubak eta gehigarri bat ordaindu beharko dute bazkideek zein ikusle arruntek.
2021-22 denboraldiko lehen derbia jokatuko dute larunbat honetan Anaitasuna eta Lagun Onakek. Klubaren Eguna izendatu du Anaitasunak derbia eta ondorioz, hainbat aldaketa emango dira normalean ematen den prozeduratik.
Lehen aldaketa:
Klubaren eguna dela eta, sarreren prezioak gora egingo du ikusle arruntentzat eta bazkideek 5 edo 10 euroko gehigarria ordaindu beharko dute adinaren arabera.
Partidu honetarako bazkideek ere sarrera erosi beharko dute gehiagarria ordainduz eta sarreran bazkide txartela ere erakutsi beharko dute sarreraz gain.
Sarreren prezioa
Bazkideek:
18-25 urte bitarteko bazkideek 5€
25-65 urte bitarteko bazkideek 10€
Erretiratuta dauden bazkideek 5€
Ikusle arruntak:
Guztientzat sarrera 15€ izango da
18 urtetik beherakoek doan izango dute sarrera
Bigarren aldaketa:
Sarrerak aurrez saltzen jarriko ditu klubak ostiral arratsalde eta larunbat goizean. Bazkide zein ikusle arruntei sarrerak aurrez erosteko eskaera eta gomendioa egin nahi du Anaitasunak egunean bertan pilaketak ekiditeko eta horrez gain, behar guztien aurrean estrukturalki erantzuna eman ahal izateko gaitasuna eduki dadin. Partidu aurretik ateak 15:30etan irikiko dira eta bertan ere egongo da aukera sarrera erosteko. Bazkide eta ikusle arruntak bertan bereiziko dituzte bertako arduradunek leihatila desberdinetara eta egunean bertan Azkoitiko herrian dauden ekitaldiak kontuan hartuta denboraz ibiltzea gomendatzen da.
Ordutegiak
Ostirala, azaroak 19
18-19:30 bitartean sarrera aurrez erosteko aukera Txerloiako leihatilan
Larunbata, azaroak 20
11-12:30 bitartean sarrera aurrez erosteko aukera Txerloiako leihatilan
15:30etan zabalduko dira ateak partidu aurretik